Denis Urubko alpinista, Mendiko Ahotsak zikloaren hurrengo protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko mai. 3a, 21:00

Denis Urubko Gasherbrum 2aren magalean 2019ko uztailean.

Maiatzaren 13an Soreasun izango da mendigoizale kazakhstandarra bere bizipenak eta esperientziak herritarrekin partekatzen. 19:00etan hasiko da saioa eta beharrezkoa izango da aurrez sarrerak hartzea.

#MendikoAhotsak zikloko hurrengo gonbidatuak aurkezpenik ere ez du behar. Nazioarteko alpinismoaren legenda bizia da, hamalau zortzimilakoak igo ditu oxigenorik gabe, bide berriak irekiz, neguan, erreskateetan hartu du parte… Ez dago lerrorik mendizaletasunaren munstro honen bizipenak jasotzeko! Beraz, ohore bat da iragartzea Denis Urubko gurean izango dela datorren astean, bere ibilerak partekatzen.

Maiatzaren 13an Soreasu antzokian izango da mendigoizale kazakhstandarra bere bizipenak eta esperientziak herritarrekin partekatzen. 19:00etan hasiko da saioa, eta beharrezkoa izango da aurrez sarrerak hartzea. Sarrerak eskuragai dituzue Kulturazen webgunean. Bizkor ibili!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide