90 lagunetik gora elkartu ginen joan den larunbatean, #MugazMuga ekimenaren laugarren eta azken etapa egiteko. Euria eta haizea izan genituen bidelagun, baina, hala ere, giro ederrean egin genuen Lasaotik Erlorako igoera, ondoren Xoxoteko aterpean atseden hartzeko (eskerrik asko aterpezainei ere, egindako harreragatik!).
Munategiko industriagunera jaitsi eta Azpeitira itzuli ostean, osatutzat ematen dugu gure udalerriaren mugak ezagutaraztea helburu izan duen egitasmoa. Bi hilabete, lau etapa, ia 70 kilometroko ibilbidea guztira, etapa bakoitzean ehun lagun inguru, eta giro mundiala. Ekimenaren balorazioa? Aparta!
Eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztioi, eta Ulacia Bidaiaki eta Azpeitiko Udalari, emandako laguntzagatik. Gainerakoan, laster iragarriko dizkizuegu ekimen berriak; beraz, adi gure sareei!
Argazki galeria osoa hemen duzue ikusgai.