Alex Txikon Himalaiatik bueltan da, eta lehenengo geldialdia Azpeitian egingo du. Unai Ormaetxeak eta biek hitzaldia eskainiko dute datorren ostegunean, Soreasu antzokian, 19:30ean hasita. Txikonen meditazioak ardatz dituen eta Ormaetxeak idatzi duen Mundu bat motxilan liburua aurkeztuko dute.
Sarrerak ohi bezala Kulturaz kooperatibaren webgunean daude eskuragai, bederatzi euroren trukean.
Animatu bi artista hauen kontuak entzutera!