Gazteek ere gogor dihardute #GazteErronka-ko gailurrak osatzen eta, maiatzean egin beharreko mendien kasuan, 500 parte hartzailetik gora izan ditugu! Zifra horiekin ezin gusturago zozkatu ditugu agindutako sariak, eta irudian dituzue irabazleen izenak. Zorionak!
Labur.eus/gazteerronka02 estekan dituzue ikusgai parte hartzaileen argazkiak. Eskerrik beroenak parte hartzaile guztiei, herriko eskolei, Azpeitiko Udalari eta Bertan merkatari elkarteari, guztion artean egitasmo hau posible egiteagatik.