Europako Mendietara irteera antolatu du Lagun Onak MBk helduentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB

Uztailaren 10 eta 11ko asteburuan egingo da jarduera, eta zailtasun ezberdineko bi ibilbide egongo dira aukeran.

Adi! Hurrengo asteburuan Europako Mendietara goaz! Bi ibilbide izango dira aukeran: bata, luzeena, Espinama herritik abiatzen da, Aliva aterpetik pasatu eta Peña Vieja (2.613 m) mendia igo ostean, Fuente De-ko Kablean amaitzen da. Bestea, laburragoa, berdina da, baina gailurra egin beharrean zuzenean Kablera. Batean edo bestean, paisaia zoragarriak bermatuta dituzue.

Informazio guztia lagunonakmb.org atarian aurkituko duzue, eta bertan eman dezakezue izena. Plazak mugatuak dira, beraz, bizkor ibili!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide