Joan zen asteburuan Europako Mendietan izan ginen, 36 mendizaleko talde animosoa. 32 lagunek Espinamatik Peña Viejarako igoera egin zuten, eta gainerako laurek Espinamatik Kablerako bidea. Eguraldi zoragarria, giro aparta, elkarlana, paisaia zoragarriak... Beste behin, irteeraren balorazio oso positiboa egin beharrean gaude. Hori gutxi balitz, igande goizean dozena bat lagun Cruz de la Viorna ere igo ziren. Eskerrik asko, animatu zineten denoi, eta hurrengora arte!
Argazki galeria osoa: https://labur.eus/picos2021