Urriaren 16an, Durangaldeko Harrietara irteera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko urr. 6a, 15:23

Untzillatx (Untzillaitz) mendia. (Wikipedia)

Ibilbide ederra prestatu dugu hurrengo asteko larunbaterako, Untzillatx eta haren inguruko mendietan gora eta behera.

Hurrengo astean Durangaldeko Harriak bisitatuko ditugu, ibilaldi eder bezain interesgarri bat osatuz: Mañariatik abiatuta, Untzillatxera igoko gara lehenengo. Handik jaisteko Diagonal Txikia hartuko dugu, Atxarteko bailarara iritsi arte. Hortik Artolako leporantz joango gara, eta handik, hiru aukera egongo dira: bertan gelditu, Astxiki igo edota Allluitz igo. Azkenik, ibilaldia Axpen amaituko da. Paisaia alpinoa, kobazuloak, bide ederrak, sakanak, desnibela... denetik dago ibilbide horretan!

08:00etan irtengo gara anbulatorio aurretik, eta egun osoko irteera izango da. Parte hartzeko, beharrezkoa da gure webgunearen bidez izena ematea: bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 15. Animatu eta etorri gurekin!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide