40 lagun inguru elkartu ginen joan den larunbatean, Durangaldeko Harrietan barrena ibilbide ederra osatzeko: Mañariatik abiatu, Untzillatx igo, Atxartera jaitsi eta berriro gora, Artolako lepora. Handik, batzuk Astxikira jo zuten, eta besteek Alluitzera. Amaitzeko, Axpera jaitsi ginen, jada denok batera. Eguraldia lagun eta giro ezin hobean, egun biribila bota genuen. Laster arte!
Argazki galeria ikusteko: labur.eus/durangaldekoharriak