Azaroaren 27an ospatuko du Lagun Onak MBk 75 Urte Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko urr. 26a, 13:04

Bazkari herrikoirako txartelak ostegunean jarriko dira salgai, eta Lagun Onak MBren tabernan eta Elikagunean egongo dira eskuragarri. 

Urte berezia izaten ari da 2021eko hau gure elkartearentzat, eta, urtea borobiltzeko, ospakizun eguna ari gara prestatzen. Azaroaren 27an izango da, larunbata. Beraz, egin lekua zuen agendetan. Datozen egunetan jakinaraziko dizuegu egitarau osoa, baina bai aurreratzen dizuegu bazkari herrikoia ospatuko dugula Azpeitiko Azoka Plazan. Horretarako txartelak ostegunetik aurrera izango dituzue eskuragarri, Lagun Onak MBren tabernan eta Elikagunean. Helduek 25 euro ordaindu beharko dute, eta umeek 10 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide