LH3 eta LH4 ikasleak Oñatz aldean ibili ziren, eta LH5 eta LH6koak Izarraitz magalean
Eskola kiroleko mendi irteera jendetsua egin zen larunbatean, eta Lagun Onak Mendi Bazkunako kideak laguntzera hurbildu ginen . Eguraldia lagun eta parte hartze handiarekin, hiru ordu pasako bi ibilaldi osatu genituen herriaren inguruan: gaztetxoenak (LH3 eta LH4) Loiolatik Oñatzera igo eta handik Urrestillara jaitsi ziren, bidegorriz Azpeitira itzultzeko. Nagusiagoek (LH5 eta LH6) Izarraitzen magalean ibili ziren, bide ez hain ezagunetan gora eta behera. Batzuk eta besteek, etxe ondoan ditugun naturguneez gozatzeko aukera aparta izan zuten.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide