Aralar zeharkatuko dugu hilaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko aza. 4a, 09:44

Amezketan hasi, mendilerroaren bihotzeraino sartu, Lareoko putzuan irten eta Lizarrustin amaituko dute egun osoko mendi irteera. Dagoeneko zabalik dago txangorako izena emateko epea.

Datorren asteko larunbaterako planik bai? Lagun Onak Mendi Bazkunak azaroaren 13an, zapatua, Aralar zeharkatzea proposatzen dizue: Amezketan hasi, mendilerroaren bihotzeraino sartu, Lareoko putzuan irten eta Lizarrustin amaitu.

Meategiak, trikuharriak, gailurrak, basoak, larreak... denetariko ikusi ahal izango dira. Aralarreko txokorik ikonikoenetako batzuk bisitatzeko aukera izango da. Egun osoko mendi ibilaldi izango da, eta autobusa 08:00etan aterako da anbulatorioaren aurretik. 

Irteerarako izena eman daiteke dagoeneko Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean. Bazkideen hamar euro ordaindu beharko dute irteerara joateko, eta bazkide ez direnek, berriz, hamabost euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide