Mamen Etxaniz izango da Mendiko Ahotsak egitasmoko azaroko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko aza. 17a, 14:08

Mamen Etxaniz, Nepalen. (Mamen Etxaniz)

Azaroaren 25ean izango da emanaldia, Soreasu antzokian, 19:00etan.

#MendikoAhotsak emanaldi zikloaren azaroko hitzorduan azpeitiar bat izango dugu protagonista: Mamen Etxaniz. Mendizalea, abenturazalea, bidaiaria… Geldiezina, eta batez ere nekaezina.

Oraingo honetan, joan den urtean egin zuen The Great Himalaya Trail-en bizitako esperientzia partekatuko du gurekin Etxanizek: 62 egun oinez, 1.100 kilometro, 65.000 metroko desnibela… Badu zer kontatu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide