22 lagun, gaztetxoek Pagoetara egindako irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko aza. 23a, 16:35

Lagun Onak Mendi Bazkunak joan den azaroaren 14an egin zuen ibilaldia, eguraldi makurrari aurre eginez.

Joan den azaroaren 14an, gaztetxoak izan ziren eguraldiaren aurreikuspen makurrari aurre egin eta Pagoeta inguruetan goiz pasa egin zutenak. 22 lagun elkartu ziren hara joateko, eta aurreikuspenak aurreikuspen, ateri eutsi zuen ia goiz guztian zehar. Udazkeneko paisaiek badute bere xarma lainopean ere, eta ibilaldian parte hartu zutenek izan zuten basoen kolore horiaz eta laranjaz gozatzeko aukera. Gaztetxoen kasuan ere… Laster arte! 

Argazki galeria osoa gure Flickr kontuan duzue ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide