Abenduan sartu gara, eta urteko azken #75tontor erronka martxan da. 2021eko azkenengoa izango da, baina erronkak 2022. urtearen hasieran jarraitu egingo du, aurten izan diren mugikortasun mugak medio hilabete batzuetan ezin izan baikenuen normaltasunez egin erronka.
Honako hauek dira abendurako aukeratu ditugun mendiak: Adarra (819 metro), Izarraizko Gaibtxipia (626 metro), Arrolatza (454 metro), Mendigaña (1.106 metro) eta Atxulegi (616 metro).
Beraz, geratzen dira mendiak datorren urterako. Animo erronkarekin serio jarraitzen duzuenoi, eta noski, baitagailurren bat edo beste egitera animatzen zareten guztioi ere!