Ohi bezala, Lagun Onak MBko kideok mendian agurtu genuen 2021. urtea, eta mendian eman genion ongietorria 2022. urteari. Abenduaren 31n, Urtezahar egunean, 24 lagun elkartu ginen Otzaurtetik Arantzazurako ibilbidea egiteko. Giroa lagun, 20 lagunek Aizkorriko gailurra zapaldu zuten bidean, eta gainerakoak zuzenean joan ziren San Adriango tuneletik Urbiara. Urtarrilaren 1ean, berriz, Erlon hasi genuen urte berria, xanpainarekin eta gozokiekin lagunduta. Irteera horretan ere, erantzun aparta eman zuen jendeak.
- Aizkorriko argazki galeria honako lotura honetan ikus daiteke.
- Erloko argazki galeria, berriz, honako honetan.
Datozen asteetara begira, helduentzat zein haurrentzat zenbait irteera prestatzen hasiak gara. Beraz, adi gure sareei hurrengo egunetan!