#75tontor erronkako abenduko sariak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko urt. 20a, 13:14

Lagun Onak Mendi Bazkunak zozkatu ditu mendi erronkaren azken aurreko hilabeteko erronkatxoko sariak. Ondorioz, abenduko #75tontor mendi erronkako sariek ere badituzte beren jabeak. Zorionak, irabazleei, eta eskerrik asko, parte hartu duzuen guztioi!

Bide batez, beste behin egitasmo honetan bidelagun ditugun gure babesleei eta laguntzaileei ere eskerrak eman beharrean gaude: Santi Lazkano Kirolak, Jostaldi Kirolak, Bertan merkatari elkartea, Euskadi Sport denda, Kolpeka Konponketak eta Azpeitiko Udala. Erronka osatzeko azken egunetan gaude, beraz animo horretan zabiltzatenoi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide