50 lagunetik gora, 40 MLK lasterketaren ibilaldi erdia egiten

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko urt. 25a, 08:30

Eguraldi hotza baina atsegina izan genuen egun guztian zehar, eta erritmo onean osatu genituen Azpeititik Mandubirako 33 kilometroak.

50 lagunetik gora animatu ziren joan den larunbatean 40 MLK lasterketaren ibilbide erdia egitera: herriko plazatik abiatu, Arauntza igo, ondoren Gazume eta Hernio, Trintxerara jaitsi, Murumendi igo eta Mandubian amaitu. Hamaiketakoa, bazkaria eta ohiko geldialdiak barne hartuta, bederatzi ordu ingurutan osatu genuen 33 kilometroko ibilbidea, erritmo onean eta giroa lagun genuela. Argazki galeria osoa labur.eus/40MLK1 estekan duzue ikusgai.
 
Ikusitakoak ikusita, parte hartzaile guztiei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, eta aipamen berezia egitea lasterketaren antolakuntzarekin dabilen lantaldeari. Bejondeizuela! Eta, azkenik, gogoratu laster iragarriko dugula lasterketaren bigarren etapa egiteko irteera, beraz adi gure sareei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide