Igandean, eguraldia lagun zela, hainbat gaztetxo zein heldu animatu ziren Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako txangora. 50 lagun inguru elkartu ziren, Irukurutzeta eta Karakateko gailurretatik igaroz, Azkarate mendatetik Elgoibarrera arteko ibilbidea egiteko.
Mendizaleek hamalau kilometroko ibilbidea egin zuten bi herrien artean. Lau ordu eta erdi iraun zuen txangoak, eta, bidean, euskal mendi ezberdinen sekulako ikuspegiaz gozatzeko parada izan zuten parte-hartzaileek. Argazki galeria osoa honako lotura honetan ikus daiteke.