Joan zen zapatuan hamalau lagunek parte hartu zuten Lagun Onakek antolatutako mendiko lehen sorospen ikastaroan. Istripuen edo ezbeharren aurrean, zer-nola jokatu ikasteko aukera izan zuten herritar batzuek, eta besteek jarraitu beharreko pausoei buruz lehendik zuten ezagutza freskatzeko aukera izan zuten. Euskal Mendizale Federazioko bi kidek eskaini zuten saioa Lagun Onaken egoitzan.