Martxoaren 5ean eta 6an, urtero egin ohi dugun irteera berreskuratuko dugu: gaztetxoenekin asteburu pasa Lintzako aterpetxera. Elurra badago, iraupen eskia egingo dugu eta, bestela, mendi ibilaldiak.
Larunbatean, martxoaren 5ean, 08:00etan irtengo gara autobusean anbulatorio aurretik. Puntualtasuna eskatzen da. Lotarako zakua, elurretarako arropa egokiak eta larunbat eguerdirako janaria eraman beharko dira. Bazkide diren gaztetxoek 30 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 35 euro; helduei dagokienez, bazkideek bazkideentzako prezioa 45 euro dira, eta bazkide ez direnentzako, 52 euro. Ordainaren barruan sartuko dira autobusa, larunbateko afaria, igandeko gosaria eta bazkaria, eta aterpeko egonaldia.Horrez gain, eskiatzeko aukera bada, eskiatu nahi dutenek zortzi euro ordaindu beharko dute materialagatik, eta beste zazpi euro pistarako sarrera ordaintzeko.
Familia giroan, naturaz gozatzeko aukera aparta. Martxoaren 1a, asteartea, da izena emateko epemuga, baina plazak mugatuak dira, eta horiek betetakoan itxiko da izen-ematea. Beraz, bizkor ibili!
Izena emateko: https://lagunonakmb.org/eu/berriak/626-iraupen-eskia-gaztetxoekin