Gaztetxoak zein helduak Udalaitz mendian ibili ziren goiz pasa joan zen igandean, otsailaren 13an. 34 laguneko taldetxoa osatu zen, eta eguraldia egokia zen arren, goi lurretan haize bortitzarekin egin zuten topo mendizaleek. Horrenbestez, ezinezkoa izan zuten gailurrera iristea. Behintzat, izan zuten Udalaitzeko gurutze handia ukitzeko beta, eta oro har, mendi jarduera polita osatu zuten guztiek. Argazki galeria labur.eus/udalaitz22 estekan ikus daiteke. Eskerrik asko animatu zineten guztioi!