Urtarrileko #75tontor mendi erronkako sarituek igandean jaso zituzten beren sariak. Zorionak! Eta, beste behin, eskerrik asko egitasmo honetan bidelagun izan zareten guztioi: Santi Lazkano Kirolak, Jostaldi Kirolak, Bertan Merkatari Elkartea, Euskadi Sport kirol denda, Azpeitiko Udala eta Kolpeka Konponketak.
Urtarrileko sariak banatuta, osatuta geratzen da erronka, eta orain ekimenaren balantzea egin, zenbakiak atera eta ea erronka osatzea lortu al dugun baieztatzea besterik ez zaigu falta. Izango duzue gure berri!