2020. urtean saiatu ginen, gero 2021ean… eta 2022an hirugarren saiakera egitera goaz. Oraingoan, bai! Azpeitia eta Iruñea bost etapatan lotzeko proiektua berreskuratu du Lagun Onak Mendi Bazkunak, eta ibilbidea martxoa eta uztaila arteko bost larunbatetan egingo du.
Ipar Euskal Herrirantz jo genuen 2017an (Azpeitia-Hazparne), Bizkaira 2018an (Azpeitia-Bilbo), Arabara 2019an (Bermeo-Oion), eta Euskal Herriko zikloa ixteko, Nafarroako lurrak zapalduko ditugu 2022an.
Etapei buruzko informazioa eta izena emateko epeak datak gerturatzen joan ahala egingo ditugu publiko. Dena den, honako hau izango da etapen egutegia: Azpeitia-Tolosa (martxoak 12), Tolosa-Leitza (apirilak 8), Leitza-Aldatz (maiatzak 7), Aldatz-Oteiza (ekainak 4) eta Oteiza-Iruñea (uztailak 2).
Bitartean, gorde egunak zuen agendetan!