70 lagun, Azpeitia-Iruñea egitasmoko lehenengo etapan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko mar. 17a, 08:33

Joan zen larunbatean ekin zioten egitasmoari, Azpeitia eta Tolosa artean egin zuten aurreneko etaparekin. 24 kilometroko ibilbidea gauzatu zuten parte hartzaileek. Bigarren etapa, Tolosa eta Leitza artekoa, apirilaren 9an egingo dute.

Lagun Onak Mendi Bazkunak joan zen zapatuan ekin zion Azpeitia eta Iruñea lotuko dituen mendi egitasmoari. Azpeitia eta Tolosa artean egin zuten aurreneko etapa, 24 kilometrokoa, eta 70 lagun animatu ziren ibilbide hori osatzera. Herniotik aurrera gehienentzat ezezagunak ziren parajeetan barrena ibili ziren parte hartzaileak; eguraldia lagun, bide atseginaz eta ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izan zuten horiek. Apirilaren 9an jarraituko dute egitasmoarekin, Tolosatik Leitzarako bidea egingo baitute egun horretan.
 
Larunbateko argazki galeria osoa honako lotura honetan ikus daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide