Apirilaren 9an egingo dute Azpeitia-Iruñea egitasmoko bigarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko mar. 29a, 14:42

Aresoko Ulizar mendia.

Tolosa eta Leitza artean 24 kilometroko ibilbidea gauzatuko dute mendizaleek. Helduen egun osoko ibilaldia izango da, eta Tolosara joateko autobusa izango da. Aurrez izena eman beharko da Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean.

Apirilaren 9an, larunbatez, egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak Azpeitia-Iruñea egitasmoko bigarren etapa. Hain zuzen ere, Tolosa eta Leitza arteko ibilbidea gauzatuko dute mendizaleek, Nafarroako lurretara iritsiz. Bidean, Leaburu eta Gaztelutik igaroko dira parte-hartzaileak, eta Ulizartik Aresora jaitsiko dira segidan. 24 kilometroko ibilbidea eginda, 16:30ak aldera Leitzara iritsiko dira mendizaleak.

Helduen egun osoko ibilaldia izango da, eta Tolosara joateko autobusa anbulatorioaren aurretik aterako da, 08:00etan. Autobuseko bidaia bost euro ordaindu beharko dute bazkideek, eta bazkide ez direnek, berriz, zortzi euro. Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean eman daiteke txangorako izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide