Santa Engraziko Eguna ospatuko du Lagun Onak MBk apirilaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko api. 13a, 11:27

2019ko Santa Engrazi Eguneko irudi bat. (Ihintza Elustondo)

Bi urteko etenaren ostean, Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoei zein helduei zuzendutako festa eguna  berreskuratuko du. Aizarnako gailurrean paella egongo da, salda banatuko dute, umeentzako jolasak izango dira... 

Bi urteko etenaren ostean, Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek oso gustuko duten beste mendi irteera eta festa egun bat berreskuratuko dute hurrengo asteko igandean, apirilaren 24an: Santa Engraziko Eguna. Azpeititik oinez edo autobusez joateko aukera egongo da hara, eta han Lagun Onakekoek hain gogoko duten egitarauaz gozatu ahal izango da: paella egongo da, salda banatuko dute, umeentzako jolasak izango dira... Animatzen denak Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean eman behar du izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide