Lagun Onak Mendi Bazkunak bultzatuta, Azpeitia eta Iruñea lotuko dituen ibilbidea osatzen ari dira hainbat herritar. Joan den larunbatean, apirilaren 9an, egin zuten ibilbide horren bigarren etapa, Tolosatik (Gipuzkoa) Leitzara (Nafarroa) artekoa, hain zuzen ere. Eguraldi makurra zegoen iragarrita egun horretarako, baina hala eta guztiz ere, 65 mendizale animatu ziren txangoan parte hartzera. Hurrengo etapa maiatzaren 7an egingo dute.
Argazki galeria osoa labur.eus/tolosaleitza estekan dago ikusgai.