COVID19-aren pandemiak eragindako bi urteko etenaren ostean, aurten berriro antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak Santa Engrazirako irteera, hango egunean mendi irteera, erromeria eta festa giroa uztartzeko pronto, ohiturari jarraituz.
Igande honetan, apirilaren 24an, da Santa Engraziko Eguna, eta gaztetxo zein helduentzat egun osoko irteera antolatu du elkarteak. Azpeititik oinez edo autobusez joateko aukera egongo da hara, eta han Lagun Onakekoek hain gogoko duten egitarauaz gozatu ahal izango da: paella egongo da, salda banatuko dute, umeentzako jolasak izango dira...
Igandeko irteera-egunpasarako izen-ematea ixtear da, baina oraindik badago apuntatzeko aukera. Animatzen denak Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean eman behar du izena.