Leitzatik Aldatzera, Azpeitia-Iruñea ibilbideko hirugarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko api. 28a, 13:34

Ernaitzu ingurutik igaroko da ibilbidea. (Mendikat)

Hurrengo asteko larunbatean, maiatzak 7, egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak Azpeitia-Iruñea ibilbideko hirugarren etapa. Dagoeneko eman daiteke izena.

Hurrengo asteko larunbatean, Azpeitia eta Iruñea arteko ibilbidearen hirugarren etapa egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak, eta txangoan parte hartzera animatzen direnek Nafarroa iparraldeko mendiez eta basoez gozatzeko aukera ezin hobea izango dute. 08:00etan abiatuko da autobusa Azpeitiko anbulatorioaren aurretik, eta Leitzara joango da. Handik abiatuko da ibilaldia, eta Ireber eta Ernaitzu inguruetatik igarota, Aldatzera 15:30 aldera iritsiko direla aurreikusten dute antolatzaileek. Animatzen direnek dagoeneko eman dezakete izena, Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean. Bazkideek hamar euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek hamabost euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide