Datorren astea oso indartsu dator mendiarekin lotura duten emanaldiei dagokienez: izan ere, udaberriko Mendi Astea egingo dugu. Maiatzaren 24an, 25ean eta 26an –asteartean, asteazkenean eta ostegunean– izango dira ekitaldiak eta, hasteko, Mendi Film zinema jaialdiko film onenetariko batzuen hautaketa izango da ikusgai. Zehazki, Jötunn, The Traverse eta Black Ice ikusi ahal izango dira, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Sarrerak, ohi bezala, Kulturazen webgunean eskura daitezke. Hurrengo emanaldiak datozen egunetan iragarriko dizkizuegu. Beraz, adi egon!