Uztailaren 2an egingo dugu #AzpeitiaIruñea egitasmoaren azken etapa. Goiz gabiltzala? Ba bai, baina adi, irteera berezia izango da eta. Hasteko, 07:30ean elkartuko gara anbulatorio aurrean. Behin Oteitzara iritsita, Ezkaba mendira igoko gara eta bertako gotorlekua inguratuko dugu. Eraikina espetxe bihurtu zen 1930eko hamarkadan, eta leku garrantzitsua du Euskal Herriaren historia beltzean.
Ibilbidea Iruñeko alde zaharrean amaituko dugu, eta ondoren Uslaer jatetxean egingo dugu ibilaldi-amaierako bazkaria. Hemendik aurrera, bi aukera dituzue:
- Autobusez Azpeitira itzultzea.
- Autobusez Berara joan eta Larrun mendira igotzea, gau horretan egingo den eta Gure Eskuk antolatu duen #PirinioetakoBidea ekintzan parte hartzeko.
Bi aukeretako salneurria berdina da (50 euro), eta dena dago sartuta: autobusak, bazkaria eta Gure Eskuk antolatutako ekintzan izen ematea. Plan bat edo bestea aukeratu, irteeran izena emateko modu bakarra elkarteko tabernan ekainaren 9tik aurrera salgai egongo diren txartelak erostea da. Animatu!
- Eguna: uztailaren 2a, larunbata.
- Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
- Irteera: 07:30ean, anbulatorio aurretik.
- Bazkaria: 14:15ean, Iruñeko Uslaer jatetxean.
- Izen ematea: Lagun Onak MBren tabernan salgai egongo diren txartelak erosita (ekainaren 9tik aurrera).
- Izena emateko azken eguna: ekainaren 26a, igandea.
- Ordaina: 50 euro (autobusak + bazkaria + Gure Eskuren egitasmoan parte hartu behar dutenen izen ematea).
- Ibilbidea: hemen.