Ekainaren 18an, Lapurdira Gure Eskuko lagunekin

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko eka. 10a, 11:34

Larhun mendia. (Mendikat)

Beratik Senpera joango gara oinez, uztailaren 2ko Pirinioetako Bidea ekintzan zapalduko ditugun inguruneak ezagutzen.

Ekainaren 18rako 'entrenamendua' proposatzen dizuegu. Zertarako? Uztailaren 2an egingo den #PirinioetakoBidea ekintzarako. Horretarako, Azpeitiko Gure Eskurekin elkarlanean, Larhun mendira irteera antolatu dugu. Egun osoko ibilaldia izango da, helduentzat: 08:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik.

Beratik (Nafarroa) igoko dugu mendia, uztailaren 2an egingo den ibilbidea ikuskatzeko, eta ondoren Lapurdin barneratzea proposatzen dizuegu: Sarara jaitsi, eta handik Senperera, txangoa aintzira ondoan amaitu arte, 16:00 aldera. Paisaia ederrak eta bide atseginak, beraz, ez pentsatu gehiegi, eman izena gure webgunean eta etorri gurekin! Lagun Onak MBren bazkideek 10 euro ordaindu behar dute, eta bazkide ez direnek 15 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide