Igandean, gaztetxoekin Ergara eta Trinitatera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko eka. 13a, 10:22

Erga mendia eta Trinitate baseliza. (Euskalerria.org)

Erga mendia eta Trinitate baseliza bistatuko dituzte, Irurtzunetik atera eta 11 kilometroko txangoa eginda, eta bueltan, herri horretako igerilekura joateko aukera izango dute parte-hartzaileek. Dagoeneko zabalik da ibilaldirako izena emateko epea.

Igandean, ekainaren 19an, haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ibilaldia egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Nafarroara egun pasa prestatu du taldeak; zehazki, goizean mendi buelta egingo dute, eta arratsaldean igerilekura joateko parada izango da. Erga mendia eta Trinitate baseliza bistatuko dituzte, Irurtzunetik atera eta 11 kilometroko txangoa eginda, eta bueltan, herri horretako igerilekura joateko aukera izango dute parte-hartzaileek.

09:00etan aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik, eta itzulerako autobusa 18:30-19:00etan izango da. Lagun Onakeko bazkideek hamar euro ordaindu beharko dute txangora joan ahal izateko, eta bazkide ez direnek, berriz, hamabost euro. Gainera, Irurtzungo igerilekuko sarrera aparte ordaindu beharko da. Honako lotura honetan eman daiteke ibilaldirako izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide