Kostaldera jo genuen igandean, berotik ihesi eta freskura bila. 22 haur, gaztetxo eta heldu animatu ziren txangoan parte hartzera. Lehendabizi, goizean, Lezotik Hondarribira joan ginen oinez, Jaizkibel gainetik pasatuta. Ondoren, arratsaldean, hondartzara.
Egun ederra oro har, eta beroaldiari iskin egiteko aproposa oso. Irteera honekin amaitzen dira ikasturte honetako mendi irteerak, hartu atseden datozen asteetan, irailean indartsu itzuliko gara eta!
Argazki galeria osoa esteka honetan duzue: labur.eus/jaizkibel2022