Lagun Onak Mendi Bazkunak Herniora ibilaldia antolatu du datorren iganderako, irailak 18, haurrei, gaztetxoei eta helduei zuzenduta. 09:00etan jarri dute hitzordua anbulatorioaren aurrean: batzuk oinez abiatuko dira handik, eta besteak autobusez joango dira Bidania-Goiatzera, handik gailurrera igotzeko. Denak autobusez itzuliko dira, eta ibilgailu hori 17:00etan abiatuko da Errezildik. Ibilaldian parte hartzeko, nahitaezkoa da Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunearen bitartez izena ematea. Animatu!