Urtarrilean egindako gisan, mendiko lehen sorospen ikastaroaren edizioa antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak, Euskal Mendizale Federazioaren laguntzarekin. Azaroaren 5ean, zapatua, eskainiko dute egun osoko ikastaroa, eta alde teorikoa eta praktikoa landuko dituzte.
Saioa Lagun Onaken egoitzan izango da, eta parte hartzaileek ez dute ordaindu beharko. Dena den, ikastaroko plaza kopuruak mugatuak dira, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea; herritarrek mendi bazkunaren webgunean eman dezakete izena.