Abenduko Mendi Asteko lehenengo gonbidatua aski ezaguna da mendiko maratoilarien artean: hiru aldiz irabazi du Tour des Geants lasterketa (340 kilometro), beste behin Ultra Trail Vallnord (170 kilometro), Italiako 100 Miglia Monviso ere bai (168 kilometro)... Arnas luzeko kirolaria da Silvia Trigueros abadiñarra, eta ilusio berezia egiten digu berarekin hastea emanaldi sorta.
Abenduaren 13an izango da hitzordua, 19:00etan, Soreasu antzokian. Sarrera librea izango da. Beraz, ez dago aitzakiarik, animatu eta azaldu!