Igande honetarako edonork egiteko moduko ibilaldia proposatzen du Lagun Onak Mendi Bazkunak: Etzegarateko mendatetik Lizarrustikora joango dira, baso eder eta udazken koloretan murgiltzeko txango aproposa eginez. Gora eta behera mugitzen da hamabost kilometro inguruko luzera duen ibilbidea, baina oro har atsegina da, guztientzako egokia. Beraz, animatu eta eman izena lehenbailehen Lagun Onak MBren webgunearen bidez!