57 mendizale elkartu ziren herenegun, Lagun Onak Mendi Bazkunarekin Etzegaratetik Lizarrustirako bidea egiteko. Irteeran parte hartu zuten haurek, gaztetxoek eta helduek eguraldi ezin hobea izan zuten egun osoan zehar, eta giro ederrean osatu zituzten ibilbideko 15,5 kilometroak. Nabarmentzekoa, baita ere, ia egun osoa pagadi zoragarrien artean pasatu genuela.
Argazki galeria osoa honako esteka honetan duzue ikusgai.