Denis Urubkok ere hartuko du parte Pipi Cardellen emanaldian

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko abe. 8a, 09:09

Denis Urubko.

Alpinismoaren legendak bere azken liburua aurkeztuko du Mendi Asteko abenduaren 15eko saioan, Soreasu antzokian, eskalatzaile eta mendizale granadarraren emanaldiaren ondoren.

Berri oso onak ditugu datorren asteko Mendi Astera begira! Datorren ostegunean, Pipi Cardell eskalatzaile eta mendizale granadarraren emanaldiaren ostean, Denis Urubko handia izango dugu tranpaldoan, aurten argitaratu duen liburua aurkezten.

Beraz, Pipi Cardellen emanaldiaz gain, alpinismoaren legenda handiarekin gozatzeko tartetxoa ere izango dugu abenduaren 15ean Soreasu antzokian, 19:00etatik aurrera. Sarrerak Kulturazen webgunean dituzue, ez lokartu eta bizkor ibili!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide