Izarraitz azpitik bira egingo dute igandean mendizaleek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB

Haur, gaztetxo eta helduei zuzendutako irteera da, eta ez dago aurrez izena eman beharrik ibilaldian parte hartzeko.

Etxetik gertu egingo dute hurrengo mendi ibilaldia mendizaleek. Haur, gaztetxo eta helduen abenduko irteera izango da, eta  Izarraizko magaletan barrena ibiliko dira datorren igandean. Ohiko bideak alboratu eta mendiak eskaintzen dituen txoko eta bidenabar desberdinetatik ibiliko dira mendizaleah, hiruzpalau orduko ibilaldia osatu arte. Igandean 09:00etan irtengo dira mendizaleak herriko plazatik, eta ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Beraz animatu eta azaldu!

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide