Urtea bukatzeko, Aizkorrira ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB

Aizkorri elurtuta.

Abenduaren 31n, zapatua, goizean egingo dute hamasei kilometroko txangoa. Dagoeneko zabaldik dago Lagun Onaken irteera klasiko horretan izena emateko epea; horretarako aukera hilaren 29ra bitartean izango da mendi bazkunaren webgunean. 

Urtea ondo bukatzeko, ohiko legez, Aizkorrira mendi irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Abenduaren 31n, zapatua, egingo dute txangoa goizez; 07:00etan aterako da autobusa Azpeititik Otzaurtera. Hara iristean, gailurrera igoko dira mendizaleak, eta gero, Urbiara jaitsiko dira, handik Arantzazura iristeko. Orotara, hamasei kilometroko ibilbidea egingo dute.

Dagoeneko zabaldik dago Lagun Onaken irteera klasiko horretan izena emateko epea; horretarako aukera hilaren 29ra bitartean izango da mendi bazkunaren webgunean. Txangoan parte hartu nahi duten haurrek nahiz Lagun Onakeko bazkideek bost euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez diren helduek, berriz, zortzi euro. Autobusean ordaindu beharko da zenbatekoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide