Urtarrilaren 14an, larunbatez, ekingo diogu Azpeititik Hiru Erregeen Mahairako bideari. Lehenengo etapan, herritik Andoainera (Gipuzkoa) joango gara; 30 kilometroko ibilbide erosoa eta ia bide osoan hanka-leku onekin. Izen-ematea irekita dago jada Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean. Animatu eta hasi bidea gurekin, esperientzia ederra izango da eta!