Manaslu mendia (8.163 metro) neguan igotzea lortu zuen ostiralean, urtarrilak 6, Alex Txikonek. Nepalen 09:30 zirenean gauzatu zuen lorpen historikoa mendizaleak. Munduko zortzigarren mendirik garaiena da Manaslu, eta oxigeno gehigarririk gabe eta negu betean igo du Txikonek.
Hirugarren saiakeran erdietsi du Azpeitiko bizilagunak helburua, eta gailurrera igo ostean keinua egin zion mendizaleak Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunari. Hain zuzen, taldearen bandera eskuetan duela, argazkia bidali die Txikonek Lagun Onakeko kideei. Zorionak, Alex Txikoni eta zorionak talde osoari! Eskerrik asko, beste behin ere, gure koloreak zoazen lekura zoazela zurekin eramateagatik. Zutaz oso harro!