23 lagunek alpinismo ikastaroa egin dute Belaguan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB

Alpinismo ikastaroko parte hartzaileak.

Larunbatean eta igandean, 23 lagunek parte hartu dute jardueran, eta, baldintza oso eskasetan ibili baldin badira ere, gai izan dira modalitate horri buruzko oinarrizko ezagutza batzuk hobetzeko.

Hotza, haizea, elur biguna… baina giro paregabea. Horrela laburbildu du Lagun Onak mendi bazkunak asteburu honetan Belaguan Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean egin duen alpinismo ikastaroa. Larunbatean eta igandean, 23 lagunek parte hartu dute jardueran, eta, baldintza oso eskasetan ibili baldin badira ere, gai izan dira horiek modalitate horri buruzko oinarrizko ezagutza batzuk hobetzeko. Eta, gainera, primeran pasatu dutela adierazi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide