130 lagun inguruko taldea elkartu zen larunbatean, Azpeitia-3EM egitasmoko hirugarre etapa egiteko. Azpeitia eta Hiru Erregeen Mahaia lotzea xede duen txangoaren hirugarren saioa egin zuten horiek, Goizueta eta Labaien artean.
Mendizaleek ibilbide gorabeheratsua eta eguraldi tristea izan zituzten lagun egun osoan zehar, baina parte hartzaileen artean giro ezin hobea izan zen beste behin ere.
Gainera, Goizuetako Arainburu-Umore Ona mendi taldeko hogei bat kide batu ziren txangora, eta haiek txapela kentzeko sherpa lanak egin zituztela azaldu du Lagun Onakek.
Ibilaldiko argazki galeria ikusteko, egin klik honako lotura honetan.