Lagun Onak mendi bazkunak Azpeitia-3EM egitasmoarekin aurrera jarraitzen du, eta laugarren etapa apirilaren 1ean izango dela jakinarazi du. Herriguneak utzi eta Nafarroako basoetan barneratuko dira mendizaleak. Labaiendik Belatera egingo dute 17 kilometro eta 900 metroko desnibela dituen ibilaldia, Belateko Kontserbazio Bereziko Eremua ia alderik alde gurutzatuta. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena Lagun Onak MBren webgunean. Martxoaren 30a izango da izena emateko azken egun.
Apirilaren 1ean, larunbata, 07:30etan anbulatorio aurrean jarri dute hitzordua. Bazkide diren parte hartzaile bakoitzak hamar euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, hamabost. Ordainketa autobusean bertan egin beharko dute.