Eguraldi makurra izan zen protagonista joan zen larunbatean egin genuen #Azpeitia3EM ekimenaren barruko bosgarren etapan. Ibilbide osoan zehar ez zuen atsedenik eman euriak, baina hala ere, giro txarrari aurpegi ona jarri zioten txangora animatu ziren 90 lagunek.
Belate eta Urkiaga (Nafarroa) arteko 26 kilometroko bidea osatu zuten horiek, aterkien, pontxoen eta xiren babespean, eta gainera, baso eta erreka ederrak gurutzatzeko aukera izan zuten. Euriak ez zuen lortu mendizaleen indarra eta gogoa zapuztea.
Hurrengo etapa, ekainaren 3an izango da. Informazio gehiago emango du Lagun Onakek data gerturatu ahala.
Larunbateko etapako argazki galeria, berriz, honako lotura honetan ikus daiteke.