Ekainaren 3an egingo dugu #Azpeitia3EM egitasmoko seigarren etapa: Urkiaga-Orbara. Etxetik urrutiratzen goaz, eta egitasmoaren egun bateko azkeneko ibilaldia izango da ekainaren 3koa.
32 kilometroko luzera du etapak, eta ibilbide gorabeheratsua, 1.100 metroko desnibel positiboarekin. Biziki interesgarria da ibilbidea: Urkiagan hasi eta Sorogainerako zeharkaldia egin ostean, Txasperro mendia igo eta Auritzera helduko gara. Ondoren, berriro aldapa gora, Saroizar gailurrera, eta Orbarara jaitsiko gara gero, ibilaldia han amaitzeko. Paisaia ederrak, herri politak eta gailur eta mendate ezberdinak.
06:00etan irtengo gara Azpeititik, anbulatorio aurretik. Ordainketa autobusean bertan egingo da; bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 15 euro. Izen ematea jadanik irekita dago Lagun Onak MBren webgunean, eta ekainaren 1a izango da izena emateko azken eguna.
Eman izena gure webgunean eta etorri gurekin!