Joan zen larunbatean egin genuen #Azpeitia3EM ekimeneko seigarren etapa, Urkiaga eta Orbara artekoa. Eguraldi zoragarriak lagunduta, 79 mendizalek osatu zuten ibilbidea, horrek eskaintzen zituen pagadi, belardi, erreka… eta gainerako txoko zoragarrietaz gozatzeko aukera aparta izan zutenak.
Horrenbestez, bukatutzat ematen ditugu ekimen honetako egun bakarreko irteerak, eta geratzen zaizkigun etapak egitera asteburu pasa joango gara. Informazio guztia, ohi bezala, gure web orrian aurkituko duzue. Animatu!
Argazki galeria, hemen.